Kaixo lagun! Irungo Herri Galdeketaren finantziazioan laguntzeko eta erabakitzeko eskubidearen alde egiteko donazioa hemen egin dezakezu!
60.000 euro behar ditugu proiektua aurrera eramateko...Mila esker!

2018ko azaroaren 18

Egun(ak)

:

Ordu(ak)

:

Minutu(ak)

:

Segundu(ak)

AZAROAREN 18AN IRUNEN EZ BAZAUDE…URRIAREN 29TIK AZAROAREN 16RA BITARTE GURE EGOITZAN BOZKATZEKO AUKERA DUZU! HAU DA ORDUTEGIA:

  • Astelehenetik ostiralera: 18:00-21:00
  • Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00
  • Igandetan: 11:00-14:00

 

Bozka aurreratua

Hartu Hitza Irunek EKT elkartearen eta Irunabar Irungo Bertso Bilgunearen laguntzarekin batera, bertso bazkaria antolatu du, azaroaren 10ean 14:00tan EKTn. Hartu Hitza Irun elkartea bere kanpainan murgilduta jarraitzen du eta bertso bazkaria bezalako ekitaldi kultural bat antolatu du Irungo bizilagunentzat.

Bertsolari ezinhobeak izango ditugu entzungai, hala nola, Alaia Martin, Oihana Bartra, Urko Casado eta Aitor Errazkin. Hauekin batera, Adrian Arruti izango da gaiak jartzearen arduraduna.

Sarrerak 20€ko kostua izango du eta Hartu Hitzako egoitzan salduko dira arratsaldez 18:00tatik aurrera (Arbelaitz kalea, 3-Irungo Atsegiñarean atzean) edo whatsapp bat bidali honako zenbaki honetara: 679077137

Sarrera mugatuak dira beraz ez denbora galdu zurea eskuratzeko! Animatu zaitez zu, zure koadrila eta zure ondoko pertsonak bazkari eta bertso ezinhobe batzuez gozatzeko!