Kaixo lagun! Irungo Herri Galdeketaren finantziazioan laguntzeko eta erabakitzeko eskubidearen alde egiteko donazioa hemen egin dezakezu!
60.000 euro behar ditugu proiektua aurrera eramateko...Mila esker!

2018ko azaroaren 18

Egun(ak)

:

Ordu(ak)

:

Minutu(ak)

:

Segundu(ak)

AZAROAREN 18AN IRUNEN EZ BAZAUDE…URRIAREN 29TIK AZAROAREN 16RA BITARTE GURE EGOITZAN BOZKATZEKO AUKERA DUZU! HAU DA ORDUTEGIA:

  • Astelehenetik ostiralera: 18:00-21:00
  • Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00
  • Igandetan: 11:00-14:00

 

Bozka aurreratua

Real Unionek argi utzi zuen igandean Irungo Herri Galdeketa babestu eta era berean, prozesuarekin bat egiten duela. Talde txuribeltzak Racing Santanderren aurka jokatu zuen norgehiagokaren hasieran, azaroaren 18an ospatuko den Irungo Herri Galdeketa babesten duen pankarta atera zuten.

Jokalariek eta taldearen zuzendaritzak Hartu Hitza Irunek bere bidea hasi zuenetik babestu izan duten proiektu bat da, aipatzekoa da lehen agerraldian egin genuen argazkian Real Unioneko lehendakariak parte hartu zuela klubaren ordezkari bezala.

Stadium Galek ere bat egin zuen Herri Galdeketarekin. Izan ere, txaloka hartu zuten talde txuribeltzak atera zuten pankarta.

Hartu Hitza Irunetik gure esker onak eman nahi dizkiegu bai Real Union osatzen duten zuzendaritza taldeari, jokalariei eta nola ez, partidaz partida Stadium Galera hurbiltzen diren jende guztiari.

Handia egitera goaz eta elkarrekin egingo dugu! Aupa Union!