Kaixo lagun! Irungo Herri Galdeketaren finantziazioan laguntzeko eta erabakitzeko eskubidearen alde egiteko donazioa hemen egin dezakezu!
60.000 euro behar ditugu proiektua aurrera eramateko...Mila esker!

2018ko azaroaren 18

Egun(ak)

:

Ordu(ak)

:

Minutu(ak)

:

Segundu(ak)

AZAROAREN 18AN IRUNEN EZ BAZAUDE…URRIAREN 29TIK AZAROAREN 16RA BITARTE GURE EGOITZAN BOZKATZEKO AUKERA DUZU! HAU DA ORDUTEGIA:

  • Astelehenetik ostiralera: 18:00-21:00
  • Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00
  • Igandetan: 11:00-14:00

 

Bozka aurreratua

Esfortzu, lan eta denbora asko ondoren azaroaren 18an ospatuko den Herri Galdeketa prest dago, hau da, Irundarrek zein etorkizun politikoa nahi duten erabakiko duen galdeketa

Urte eta erdi baino gehiago daramatzate Hartu Hitza Irun elkarteko partaideek Irungo Herri Galdeketa prestatzen. Bilera asko izan dira epe guzti honetan egin dituztenak egiteke zegoen proiektu bat aurrera eraman eta egi bihurtzeko. Jada dena prest dago, Hartu Hitza Iruneko partaideek lan guztia egin dute, logistikoki eta komunikatiboki eta orain Irundarrei erantzutea tokatzen zaie.

Bozka guneak

Elkarteko kideak hasieratik Irungo herriari ahalik eta erraztasun gehien ematen saiatu izan da, eta horretarako Irungo auzo gehienetan bozka gune bat ezarri da. Bozkalekua non ezarri ez da kasulitateko neurri bat izan, auzoetan sortu den mugimenduak erakarri baitu. 14 auzo ezberdinetako bizilagunak taldeak antolatzen joan dira, bolondres bila eta bakoitzak bere dinamika propia sortu du. Horrela, Pinar-Anzaranen, San Miguelen, Anakan, Belaskoenean, Landetxan, Elitxu-Lapitzen, Larreaundin, Alde Zaharran, Arbesen, Behobian, Artian, Dunboan, Santiago-Beraunen eta Erdigunean bozkatzeko aukera izango da. Hala ere, ez da nahitaezkoa irundar bakoitzak bere auzoan bozkatzea,edonork edonon bozkatzeko aukera izango du.

Hauexek izango dira zehazki bozkaguneen helbideak:

Auzoa Helbidea
Pinar-Anzaran Lucas de Berroa, 2
San Miguel Basurko, 5
Anaka Zubelzu, 3
Belaskoenea Piketa Zaharra, 28
Landetxa Bizkaia, 15
Elitxu-Lapitze Pio XII Plaza
Larreaundi Eguzkitzaldea 21-23
Alde Zaharra 1 San Juan Plaza
Alde Zaharra 2 Urdanibia plaza
Arbes 1 Arbesko errota, 5
Arbes 2 Alzukaitz kalea, 13
Behobia Endarlatza Hiribidea, 6
Artia Pio Baroja 30-32
Dunboa San Pedro plaza
Santiago-Beraun Santiago, 51
Erdigunea Kolon ibilbidea, 32

Guztira 292 bolondresegongo dira lanean azaroaren 18ko Herri Galdeketa aurrera joan dadin, guztiak auzoetako jendea. Jendea mahaira bozkatzeko animatzen, mahaikideak, jarraipen batzordeko partaideak, informatikariak…Auzoetako bizilagunek lan guzti horiek burutuko dituzte. Guzti honek ilusio handia sortzen du elkartearen barnean.

Zer behar da bozkatzeko?

Bozkatzeko bete beharreko oinarrizko baldintzak Irunen bizitzea eta 16 urte baino gehiago izatea da, 16 urte izatea ere barne.

Baldintza horiek gainditu ostean, hauteskunde orokorretan bezala NANa erakutsi behar da, beti ere iraungita ez badago eta Irungo helbidea adierazten badu. Helbidea ez badu erakusten edo iraungita badago, NANarekin batera errolda agiria erakutsi beharko da. Pasaportea, gida baimena edo EHNA erakutsita ere, errolda agiriaeraman behar da.

Asteburu osoko jaialdia

Egun historikoa izango da azaroaren 18koa, baina eguna borobiltzeko, asteburu osoan zehar erabakitzeko eskubidearen aldeko jaialdia ospatuko dugu. Larunbatetik igandera arte San Juan Plaza izango da gure gune zentrala eta bertan era ezberdineko jarduerak ospatuko dira: Hala nola, larunbatean ume gazteentzako ekintzak egongo dira, barrikote eta parrillada, Goazeneko Asier Burguete eta LarruSketch Youtuberrak bertan izango dira, Seco Selectah eta Marmoka eta Sangre de Mono taldeak parte hartuko dute.

Igandean bozkatzeko unea izango da eta protagonismoa herritarrek, papeletek eta hautesontziek izango dute. Baina larunbatean bezala, ekintza ezberdinak ospatuko dira irundarrak bozkatzeko animatu nahian. “My dance studio” dantza taldea, joaldunak, Irunabar taldeko bertso Saioa, Burrunba elektrotxaranga, Txan Magoa eta Kemen Dantza Taldeak parte hartuko dute.

13:00etan eta 20:00tan bozketaren kontaketak izango dira, irundarrek egunean zehar botoa eman ondoren gogo handiarekin espero de unea.

Beraz, dena prest da erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko eta historiako orriak idazten jarraitzeko. X bat markatuz hasten da historiako orriak, ikusi beharko dena da eskeintzen diren hiru kutxatiletako zeinetan markatzen den:

Irundar gisa, nolako etorkizun politikoa nahi duzu gure herriarentzat?

  1. Euskal estatu burujabe eta independientea
  2. Estatus politiko berri bat, Estatu espainiarren barruan
  3. Gaur Egungo Euskal Autonomia Erkidegoa