Kaixo lagun! Irungo Herri Galdeketaren finantziazioan laguntzeko eta erabakitzeko eskubidearen alde egiteko donazioa hemen egin dezakezu!
60.000 euro behar ditugu proiektua aurrera eramateko...Mila esker!

2018ko azaroaren 18

Egun(ak)

:

Ordu(ak)

:

Minutu(ak)

:

Segundu(ak)

AZAROAREN 18AN IRUNEN EZ BAZAUDE…URRIAREN 29TIK AZAROAREN 16RA BITARTE GURE EGOITZAN BOZKATZEKO AUKERA DUZU! HAU DA ORDUTEGIA:

  • Astelehenetik ostiralera: 18:00-21:00
  • Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00
  • Igandetan: 11:00-14:00

 

Bozka aurreratua

Lehenik eta behin, gure eskerrik beroenak eman behar dizkiogua prozesu osoan zehar Hartu Hitzarekin bat egin duten pertsona orori: irungo bizilagunei, eragile sozialei, sindikaltuei, alderdiei, bere azpiegiturak utzi duen pertsona horri…

Egun historikoa izan zen aurreko igandekoa, ariketa demokratiko zoragarria aurrera eraman genuen, irundarrek sortuta irrundarrentzat.

Hartu Hitzak urte hasieran hainbat helburu ezarri zituen Irungo Herri Galdeketa aurrera ateratzeaz gain. Helburu horiek prozesu osoko bidean burutu behar zirenekoak ziren, eta elkartearen ustez helburu horiek bete egin dira.

Kaleko ekintzak eta presentzia Irungo auzoak aktibatu dituzte. Irungo 14 auzoetan dinamika ezberdinak sortu izan dira, jende desberdina inplikatuz. Hau da, gure egitura politikoa demokratikoki hautatzeko aukeraren eskubidea zabaldu dugu eta herritarrak ariketa demokratiko batean ahalduntzea lortu dugu.

Elkarte, alderdi politiko eta eragile sozialekin ere harremanak mantendu ditugu prozesu osoan zehar. Urritik aurrera asko izan dira Irungo Herri Galdeketari babesa eman dioten elkarteak, eta aurreko asteburuko jaialdiari erreparatuta, prestatutako programan argi nabaritzen da ekintzen aniztasuna.

Honekin batera, bide guzti honetan alderdi politikoekin eta sindikatuekin izandako bilera guztiak azpimarratu nahi ditugu.  Alderdi guztiekin kontaktua izaten saiatu gara, Hartu Hitzak zituen erronkak azaldu eta Irungo biztanlerian txertatu nahi genituen ideiak helarazteko asmoz. Alkatearekin ere harremana izan dugu, hirutan bildu gara berarekin, eta guzti honek prozesu guztiak izan duen seriotasuna argikaratzen du.

Beraz, zubiak eraiki eta irundarren arteko elkarbizitza hobetzeko urratsak eman direla ere adierazi nahi dugu.

Emaitzan zentratuz, aurreko lerroetan adieraztiakoa garbi ikusten da. Aurrekari bat genuen, sinadura bilketaren prozesua. Otsailatik apirila bitarte, astero sinadurak biltzen egon ginen Irungo Herri Galdeketa bermatzeko asmoz. Lantegietara, eskolatara eta etxeetara eraman ziren sinadura orriak, baita noski, kalean ere 3000 sinaduren langa gainditzea saiatu zen, eta lan asko egin ondoren 3861 sinadura eskuratu ziren. Aurrekari bezala, Irungo herriaren %7ak galdeketa babestea lortu genuen. Babesa lortu bagenuen ere, Irungo Herri Galdeketan ehuneko hura gainditzea erronka zaila izango zela aurreikusten genuen.

Igandean irundarren %9,15a kalera ateratzea lortu genuen, 4891 pertsonek Irunek ezagutu ez duen ariketa demokratiko batean parte hartu zuen eta bi hilabetetan lortutakoa egun batean gainditu genuen. Beraz, oso pozik gaude lortutako emaitzarekin, baina are gehiago Irungo Herri Galdeketa gauzatzeko helburuan sortu dugun bidearengatik.

Estatistikei dagokionez, oso pozik gaude lortutako partaidetzarekin, antzeko soziologia duten herrien partaidetza antzekoa izan dugu, horrek erakusten du Irunek herri bezala duen boterea.

Estatistika zehatzak begiratuz, hainbat dira azpimarratu nahi ditugunak. Loteslea ez den galdeketa batean, 1956-1963 urteen bitartean jaiotakoak izan dira gehien bozkatu duten irundarrak, 200 gaztek parte hartu dute eta gizonezkoen eta emakumezkoen parte hartze zenbakiak oso antzekoak dira.

Hauexek izan ziren Irungo Herri Galdeketako emaitza ofizialak. Kontutan izan behar da, bozka aurreratuaren botoak lehen orduan San Juan Plazako hautesontzian sartu zirela.

Irungo Herri Galdeketan argi eta garbi geratu da estatus politikoaren eztabaida garrantzitsua dela eta jende ezberdina biltzen duela. Horren islada da bigarren eta hirugarren aukerek %26,5ak hautatu duela. Nolabait, Gure Esku Dagoren herri galdeketak independentisten nahiak asetzeko helburuak dituen diskurtsoa apurtzen du.

Besterik gabe, berriro ere Irungo herritarrei gure esker ona eta zorionik beronak ematen dizkiogu bide guzti honetan zehar eta igandean erakutsi izan duen jarrerarengatik. 

Abenduaren 1ean, azken Adosgunea 

Azkenik, Abenduaren 1ean 10:15tan Palmera Montero Gunean, Adosgunearen azkeneko bilera ospatuko dela adierazi nahi dugu. Prozesu guztiaren balorazioa eta Hartu Hitzaren azken agerraldi publikoa izango da. Bertan, hurrengo pausuak zein izango diren azalduko da eta irundar guztiak gerturatzea animatzen ditugu.

Amaiera bateratu bat eman nahi diogu proiektu eder honi, guztiok batera egin dugu posible Irungo Herri Galdeketa, eta elkarrekin amaierara iritsi behar gara.