Kaixo lagun! Irungo Herri Galdeketaren finantziazioan laguntzeko eta erabakitzeko eskubidearen alde egiteko donazioa hemen egin dezakezu!
60.000 euro behar ditugu proiektua aurrera eramateko...Mila esker!

2018ko azaroaren 18

Egun(ak)

:

Ordu(ak)

:

Minutu(ak)

:

Segundu(ak)

AZAROAREN 18AN IRUNEN EZ BAZAUDE…URRIAREN 29TIK AZAROAREN 16RA BITARTE GURE EGOITZAN BOZKATZEKO AUKERA DUZU! HAU DA ORDUTEGIA:

  • Astelehenetik ostiralera: 18:00-21:00
  • Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00
  • Igandetan: 11:00-14:00

 

Bozka aurreratua

Berme Batzordea legeak ondo ezagutzen dituzten pertsonen multzoak dira, edota politologoenak, Gure Esku Dagok eta udalerriek bultzatutako Galdeketa guztietan sortu direnak.

Irunen 4 pertsona dira, 2 emakume eta 2 gizon, eta guztiek lan egiten dute legeen eta Justiziaren arloan. Haiek ikuskatuko dute prozesu osoa berme handiagoak emateko, hauteskunde prozesuetan dauzkagunak bezain baliagarriak. Lehendakariak, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Batzorde nagusiaren kide izan da. Azaroaren 18an eskura izango dugu haien laguntza arazoak konpontzeko edo irizpideak emateko; haiek jasoko dituzte akta guztiak prozesua kontrolatzeko, eta emaitza onartzeko.

Galdeketaren bultzatzaileek aukeratu dituzte beren esperientzia juridikoagatik; eta haiek, berriz, Jarraipen Batzordeko kideak izendatuko eta aholkatuko dituzte; hau da, kalez kale prozesua kontrolako dutenak, mahaikideei lagunduz.
Beraien aginduak bete behar izango ditugu, eta haiek dauden tirabira edo kexak konponduko dituzte, hala badagokio.

Batzorde Burua: Santiago Merino                                                                                                  Idazkaria: Jokin Babaze
Bokala: Jaione Hervás
Bokala: Miren Olaskoaga