Kaixo lagun! Irungo Herri Galdeketaren finantziazioan laguntzeko eta erabakitzeko eskubidearen alde egiteko donazioa hemen egin dezakezu!
60.000 euro behar ditugu proiektua aurrera eramateko...Mila esker!

2018ko azaroaren 18

Egun(ak)

:

Ordu(ak)

:

Minutu(ak)

:

Segundu(ak)

AZAROAREN 18AN IRUNEN EZ BAZAUDE…URRIAREN 29TIK AZAROAREN 16RA BITARTE GURE EGOITZAN BOZKATZEKO AUKERA DUZU! HAU DA ORDUTEGIA:

  • Astelehenetik ostiralera: 18:00-21:00
  • Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00
  • Igandetan: 11:00-14:00

 

Bozka aurreratua

Helburuak

2018an IRUNEN GALDEKETA EGITEA DUGU HELBURU NAGUSIA

ESTATUS POLITIKOAREN INGURUKO EZTABAIDA MAHAIGAINERATZEA ETA HERRIARENGAN ERAMATEA.

Gure herriko estatus politikoari buruz, Irungo jendarteari eskaini nahi diogu nahiak, ideiak, eta proposamenak  azaltzeko markoa.

Era anitzean erabakiak hartzeak, partaidetza, erantzunkizuna, errespetua eta gizarte heldutasuna bultzatzen ditu.

ERABAKITZEKO ESKUBIDEA PRINTZIPIO DEMOKRATIKO BAT DA. GIZARTEARENTZAT ONA DA HORI ERRESPETATZEA, HORI GAUZATZEA, ETA HORREN EMAITZA BURUTZEA.

Besteen iritziak entzutea eta ulertzen saiatzea beti da positiboa elkarbizitza hobetzeko.

HERRITARROK INIZIATIBA HARTZEA, AHALDUNTZEA ETA URRATSAK EGITEA.

Ahaldundutako jendarte batengan sinesten dugu, herri bizi eta arduratsu batean.

Ariketa demokratiko baten protagonistak izateko aukera daukagu.

GALDEKETA HAU IRUNDARRON PARTAIDETZA SUSTATZEKO ETA HERRI-ERABAKITZEAREN KULTURA GARATZEKO EREDU BAT IZANGO DA.

Herritarrok edozein gairen inguruan gure iritziak emateko eta erabakiak hartzeko eskubidea daukagu.

Demokrazia partehartzailea bultzatu nahi dugu.

IRUNDARREN ARTEKO ELKARBIZITZA HOBETZEKO URRATSAK EMATEA BILATUKO DUGU.

Demokratikoki hartutako erabakiak errespetatuz, bizikidetza demokratikoa bultzatzen ari gara.

Herri galdeketak, ezberdinak elkartzeko eta zubiak eraikitzeko balioko du.