Kaixo lagun! Irungo Herri Galdeketaren finantziazioan laguntzeko eta erabakitzeko eskubidearen alde egiteko donazioa hemen egin dezakezu!
60.000 euro behar ditugu proiektua aurrera eramateko...Mila esker!

2018ko azaroaren 18

Egun(ak)

:

Ordu(ak)

:

Minutu(ak)

:

Segundu(ak)

AZAROAREN 18AN IRUNEN EZ BAZAUDE…URRIAREN 29TIK AZAROAREN 16RA BITARTE GURE EGOITZAN BOZKATZEKO AUKERA DUZU! HAU DA ORDUTEGIA:

  • Astelehenetik ostiralera: 18:00-21:00
  • Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00
  • Igandetan: 11:00-14:00

 

Bozka aurreratua

Elena Berazadi eta Xabier Martinez de Antoñana, Irungo Herri Galdeketa prestatzen ari den elkartearen ordezkariak, Jose Antonio Santano alkatearekin bildu diru galdeketaren berme guztiak aurkezteko

Bi aste soilik geratzen dira Irungo Herri Galdeketa egi bihurtzeko eta lan asko burutu ondoren, erabakitzeko eskubidearen aldarrikapenaren eguna ospatzeko prest dago. Arrazoi horregatik Hartu Hitza Irun elkartetik Irungo alkatearekin bildun nahi izan dute, prozesu guztian zehar emandako aurrerapausuak erakusteko, alegia.

Urte osoan zehar bilera ezberdinak ospatu dira alkatearekin zein bere gobernuko taldearekin. Bilera horien arrazoiak elkarteak urte osoan eman dituen urratsen berri ematea zen, hala nola, agerraldi ofiziala, sinaduren bilketa edo galdera zehazteko prozesua. Guzti honi buruz, alkateari eta bere gobernuko kideei parte hartzeko gonbita egin zen eta ondoren guztiaren berri eman zen.

Baina azken biler honek pisu berezi bat izan du, eta ez da galdeketaren egun hurbiltzen ari delako, bileran aurkeztu eta hitz egin denarengatik hain zuzen. Berazadik eta Martinez de Antoñanak Herri Galdeketaren protokoloa eta dokumentu hori puntutik puntura beteko denaren kontrola eramango duen Berme Batzordea aurkeztu zuten.  Prozesu guztian zehar Hartu Hitza Irun elkarteak argi utzi izan nahi du azaroaren 18an ospatuko den Herri Galdeketak hauteskunde orokorretako seriotasun eta berme berdinak izan nahi dituela.

Egunak aurrera doaz, azaroaren 18a bi aste barru izango da eta Hartu Hitza Irunen agenda ere aurrera doa. Pixkanaka pixkanaka elkartearen izena irundarren ahoetara eta belarrietara iristen ari da, baina oraindik lan eskerga dute egiteko. Hala ere, hau ez da elkartearen azken agerraldia izango.